XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKEL IZENAZ Emengo abertzale guztiyek ernai egon epai-etxien dagon idazkari edo sekretayuekin, gorroto aundi bat diyolako euskel izenai; beraz orrelako gauzen bat dezutenien bear diran neurriyak artu, ta ez utzi ainbeste neken ondoren irabazitako eskubiaei.

DEUN IÑAKI EGUNEAN Eleiz nagusian Donostiyan Deun Bingeneko eleizan erretore dagon Barrena jaunak egingo du itzaldiya zenbaterañoko itzlari ederra dan agertzeko esan oi dute Kastelar erderaz bezela au dala euskeraz, beraz egun orretan entzutera jun gabe ez gelditu damu izan ez dezazuten.

EUSKALTZALIAK Orain arte gure adiskide Alexander'ek billatu ditu 55 bazkide, neurri ortan jarraitzen badek Gandi abertzale ospatsua txiki utzi bear dek; gaur ain ederki agertzen bada ostea bazkun onentzat ¿zer izango ote da Elortza ta lagunak itzaldiyak egin ondoren?.

ATAL EDO PROGRAMAK Ikusi ditugu erri jolasketana bañan Ilbeltzeko elur da izotzak ere ez, bera baño otzaguak (Cienpozuelo'en) gutxi'gora bera orrelakotxiak izango dituk, aitatziak ere Azpeiti'rako egiñak dirala nazka ematen ziak: dantza zikiñan agerketa ere izango degu egun oyetan entzuten ditugunez eresbatzan sayuetan, orrela bada lerro auen bitartez agertu nai diot endore jaunari nere asarrerik biziena bera izango dalako errudun, gaztediya galbidera eramanaz.

Baita ere ikusi degu erriko etxepean Donosti'ko udalak eusko asteako jarri ditun iragarkiyak bañan an dagon inpernuko aspo jotzallien irudi ura baño gure ustez obetogo egongo zan danboliñ edo dultzaiña jotzalle bat pilarmonikero oyek goraltzen baño beratzen geyo alegindu bear gera kalte besterik ez dualako egin euskel oituretan.

MADALENA'KO ELEIZATXUAN Azpeitia'rentzat ainbeste oroimen ditun eleizatxuan Deuna onen eguna bezela izandu da 10 meza nagusiya itzaldi eder bat egiñik Madariaga'tar Modesta apaiz jaunak.

ZURIKETAK Gogor ari da ostea baztarrak garbitzen, alberga ederreko ormak ere premiyan arkitzen dira ta tramankuluak erriyak euki ta ¿zertan gaude? ERLO MENDI.